Argazkiaren
iturria


Haur hezkuntzak gero eta garrantzia handiagoa ari da hartzen gaur egungo gizartean; hori dela eta haurrengan ahalik eta hezkuntza maila altuena sustatzea da gure helburua. Blog honen bidez, munduko Haur- hezkuntza adibideak erakutsi ez ezik , Euskal Herrian eta Estatuan egiten dena ere ikusi ahal izango duzue.


2011-03-24

Zenbait blogen komentarioa:


Ez zait erraza suertatu nire blogarekin lotura estua duten beste blogak aurkitzea hala ere hemen doakizue batzu oso interesgarriak direnak:



Blog honetan "in-fan-cia" aldizkariak egindako bidaia ezberdinak kontatzen dira. Bertan, Danimarkara egindako bidean bisitatutako eskola ezberdinei buruzko bideoak eta informazioa agertzen dira eta egia esan oso interesgarria iruditu zitzaidan. Hori ez da gauza bakarra izan ere, Kubara, Finlandiara, Berlinera, Reggio Emilia ... eta hainbeste lekuren informazioa dago. Benetan ikusgarria!! Hori dela eta, hemen jarri nahi izan dizuet zuek erabilgarriago izan dezazuen nahi izanez gero.



Mundo Pacifico:


Blog hau haur hezkuntzari buruzkoa da ez bakarrik nire gaiarena baizik eta orokorrean gai guztien inguruan hiz egiten da. Gai asko lantzen dira bertan eta gainera bideo eta "enlace" ugari ditu. Benetan oso ondo dagoela uste dut, bisitatzera gonbidatzen zaituztet! 




Blog hau ere pasada bat da benetan!! Denetarik aurkituko duzue bertan ez bakarrik nire gaiarekin lotura duten sarrerak, guztiak haur hezkuntzarekin zerikusia dutenak dira.




Interesgarria suertatzea espero dut !!

     Ondo izan

2011-03-22

webquest-ak


Gaur webquest ugari ikusi ditut eta egia esan behar badut, ez zaizkik asko gustatu haur hezkuntzarako. Honekin lan egiteko beharrezkoa ikusten dut haurrek irakurtzen jakitea (suposatzen da webquesten helburua haien autonomia suspertzea dela) horrek ez du esan nahi moldatu ezin daitezkeenik baina gutxienez ikusitako adibideak ez ditut aproposak ikusi. Nagusientzako direla uste dut.

Ikasleentzat baino gehiago gurasoentzako edo irakasleentzako ikusten dut (haiek egindako bidea jarrai dezaten). 

Hala bada ere, hona hemen link-a: (webquest-ak) zuek beharbada aproposak ikusiko dituzue eta.

Finladiar hezkuntzako beste adibide bat!!

Egunon lagunak!



Gaurkoan euskaraz dagoen blog batean oso informazio interesgarria ikusi eta hemen jartzea erabaki dut. Espero dut interesgarria suertatzea.

2011-03-18

Finlandiako hezkuntza



Gaur egun guztiok dakigu Pisa azterketetan finlandiarrak direla egun notarik altuenak atera dituztenak. Galdetuko duzue nola den posible 7 urterekin hasten badira irakurtzen eta idazten. Egia esan, nik uste dut gehien bat herrialde horretan hezkuntzak hartzen duen garrantziagatik dela hori. Magisteritzak 5 urte eta 5 urte eta erdi artean irauten du eta irakasleek oso posizio altua daukate gizartean hemen ingeniariak edo medikuak bezalaxe. Kontutan izan behar dute gu urrengo belaunaldien hezitzaileak izango garela eta oso garrantzitsuak garela gizarte honetan, hala ere, guztiok dakigu (irakaskuntzan ari garenok eta ariko garenok gutxienez) hori horrela ez dela gertatzen.

Finlandiako hezkuntzari gehiago jakin nahi baduzue hemen dauzkazue zenbait bideo: kataluniako telebistako berriaEspainian Finlandiar adibide bat, telebistan ateratako beste berria eta azkenik,  hiru atal dituen bideoa (1, 2, 3)

2011-03-01

Tokian tokiko haur hezkuntza aldatzen doa


 Egunon:


Gaur oso web orrialde interesgarria aurkitu dut sarean. Munduko herrialde desberdinek haur hezkuntzaren inguruan dituzten arau edo berri ezberdinak agertzen dira bertan. Arazoa dena ingelesez dagoela da. Hala ere,  zerbait bilatu nahi izanez gero gomendatzen dizuet: universal pre-school .