Argazkiaren
iturria


Haur hezkuntzak gero eta garrantzia handiagoa ari da hartzen gaur egungo gizartean; hori dela eta haurrengan ahalik eta hezkuntza maila altuena sustatzea da gure helburua. Blog honen bidez, munduko Haur- hezkuntza adibideak erakutsi ez ezik , Euskal Herrian eta Estatuan egiten dena ere ikusi ahal izango duzue.


2011-05-15

Haur hezkuntza Europan:

Taula honetan informazio ugaria bildu dugu, alde batetik Europako zenbait herrialde ditugu ezkerrean eta bakoitzari buruz zenbait datu aztertu ditugu. Datu guzti hauek 2005ekoak dira eta guztiak haur hezkuntzakoak. Aztertu diren gaiak zerbitzu motak, haurren adina, eskolaren izaera, nor den hezkuntzaren arduraduna, ea ebaluaziorik agertzen den curriculumean, zenbat irakaslek daukaten goi mailako ikasketak eta maitzeko ratioa. Ikusten den bezala, gauza asko aldatzen dira herrialdetik herrialdera.

Azpimarratzekoa da ebaluazioa daukaten bakarrak Frantzia eta Espainia direla baita ratio altuena ere.
Horrek hausnartzeko asko balio duela uste dut. Zergatik ote da hezkuntza txarragoa?
 *=  1/8 urtebe baino txikiagoak, 1/12   1-2,  1/20  2-3,   1/25  3-6)
 Herrialdea  Zerbitzu mota  Adina  Publiko  Pribatu  Gobernu maila arduraduna  Ebaluzaio prozedura curriculumean  Goi mailako langileak  Ratio langile/ haur
 Alemania  Besteak   0-3
3-6
 %53
%39
 %47
%61
 erregionala  planaren arabera  % 2  araurik ez
1/ 12-1
 Belgika
Flamenkoa


Frantzesa
 besteak
eskolak

besteak
eskola
 0-3
2-6

0-3
2-6
 %17
%38

%44
%62
 %83
%62

%56
%38
 erregionala  ez  % 100  ez dago araurik
bat-best
1/ 20
 Danimarka  besteak  0-6  %75  %25  Nazionala  ez  % 65  1/3,3 (0-3 urte)
1/ 7 (3-6)
 Espainia  besteak
eskolak
 0-3
3-6
 %48
%66
 %52
%34
 Nazionala
Erregionala
 bai  % 33
% 100
 *
1 /25
 Frantzia  besteak
eskolak
 0-3
3-6
 %61
%75
 %39
%25
 Nazionala  bai  %100 + asistenteak  araurik ez
1 /25,5 + asistenteak
 Hungria  besteak
eskolak
 0-3
3-6
 %99
%99
 %1
%1
 ------  ------  -----  ------
 Italia  besteak
eskolak
 0-3
3-6
 %61
%75
 %39
%25
 Nazional, erregional, lokal  ez  lege berriarekin bai  1/ 25-28
1/ 12-14 (8h baino+)
 Herbereak  besteak  0-4  %100  Nazional  ez  % 100  2/ 20 + laguntzaileak
 Suitza  besteak  0-6  %83  %17  Nazional, lokal  ez  % 50  araurik ez
1/ 5,4

Animaliak bilatzen:

Hona hemen taldekideek egin dugun power pointa multimediarako. Helburua da haurrek galderan agertzen den animalia beheko irudian topatzea da, erantzun zuzena ematen badu hurrengo diapositibara salto egingo du, bestela, erantzun zuzena eman ez duela esango da asmatu arte. Amaieran, youtuben aurkitutako kanta bat jarri dugu animaliekin zerikusi duena. Slideshadera igo dugunez ez du mugimendurik ezta soinurik ere.
View more presentations from iktarangoiti

2011-05-10

Ikasten, ikasten,nire adimena zabaltzen.

Hona hemen Berri txarrak taldearen abesti bat. Hezkuntzaz hitz egiten du eta egunero zerbait ikasten dela diote gure inguruan dauden gauza guztiengatik. Baina askotan hori eskolaz kanpo gertatzen dela. Hausnarketa moduan jarri dut guztiok argi eta garbi izan dezagun eskolaren lana ere dela hori sustatzea. Ez bakarrik informazioa batzea uneoro baizik eta gizarte honetan tresnak eman diezazkiogun haurrei informazioa haiek bakarrik lortu dezaten.

Espero dut gustoko izatea!


2011-05-04

Hirukiak eta 7 antxumeak

Egunon guztioi:


Gaurkoan hemen jarri nahi dudan post-a gure IKT lanean egin dugun multimediakoa da. Bertan movie makerra erabiliz ipuin bat egin dugu. Ipuin hori hirukiak eta 7 antxumeena izan da bertan filmeko irudiak hartu eta mugimendua sortzeko irudi ezberdinak jarri ditugu bata bestearen gainean. Guztia muntatu eta gidoia prestatu ondoren geure ahotsak jarri ditugu bideoan.


Espero dugu gustoko izatea!