Argazkiaren
iturria


Haur hezkuntzak gero eta garrantzia handiagoa ari da hartzen gaur egungo gizartean; hori dela eta haurrengan ahalik eta hezkuntza maila altuena sustatzea da gure helburua. Blog honen bidez, munduko Haur- hezkuntza adibideak erakutsi ez ezik , Euskal Herrian eta Estatuan egiten dena ere ikusi ahal izango duzue.


2011-04-11

Reggio Emilia eta Hik hasi


Euskal Herriko irakasle talde bat Italiako herri honetara joan ziren bertako hezkuntzaz gehiago ikastera. Gaurkoan Hik hasi argitaraturiko monografikoa topatu dut interneten, interesgarri gertatzen bazaizue hemen daukazue.

Italian, Reggio Emiliako udal haur hezkuntza

Reggio Emiliako udala (Italia) 1963an hasi zen 3 eta 6 urteko haurrentzako lehen eskolak sortzen.
Loris Malaguzzi Regio Emiliako heziketa eta kultura esperientziaren pedagogo sortzaile eta bultzatzailea izan zen; bertan parte hartzen duten langileek, familiek eta haurrek beraren ideietatik edaten dute.
Gaur egun munduan zehar hedatzen ari den esperientzia da. Malaguzzik esaten zuen bezalaxe haurra da guztiaren erdigune eta herri osoak egon behar du haien heziketan inplikatuta.

Reggio Emiliaren ezaugarriak hauexek dira labur labur idatzita:
- Eskola atseginak eta erosoak.
- Bizigarriak eta komunikagarriak.
- Ikerketa, ikasketa, kritika eta hausnarketarako lekuak.
- Gogobetetze pertsonala nahiz profesionala ematen dutenak.
- Familiartasunera, elkarrizketara, gertutasunera eta estilo demokratikora gonbidatzen dutenak.
- Haurrerenganako errespetua dutenak.
- Haurre pertsona sendo, aberats eta gaitutzat hartzen duten eskolak.
- Proiektuak garatuz egiten dutenak.
- Haurtzaroa ulertzeko modua: aktiboa, inplikatua, nortasun berrien ikertzailea, kritikoa, adierazpide anitzen erabiltzailea eta teorien sortzailea.


Hona hemen Loris Malaguzzik idatzitako poeman oinarritutako bideo bat: