Argazkiaren
iturria


Haur hezkuntzak gero eta garrantzia handiagoa ari da hartzen gaur egungo gizartean; hori dela eta haurrengan ahalik eta hezkuntza maila altuena sustatzea da gure helburua. Blog honen bidez, munduko Haur- hezkuntza adibideak erakutsi ez ezik , Euskal Herrian eta Estatuan egiten dena ere ikusi ahal izango duzue.


2011-03-24

Zenbait blogen komentarioa:


Ez zait erraza suertatu nire blogarekin lotura estua duten beste blogak aurkitzea hala ere hemen doakizue batzu oso interesgarriak direnak:



Blog honetan "in-fan-cia" aldizkariak egindako bidaia ezberdinak kontatzen dira. Bertan, Danimarkara egindako bidean bisitatutako eskola ezberdinei buruzko bideoak eta informazioa agertzen dira eta egia esan oso interesgarria iruditu zitzaidan. Hori ez da gauza bakarra izan ere, Kubara, Finlandiara, Berlinera, Reggio Emilia ... eta hainbeste lekuren informazioa dago. Benetan ikusgarria!! Hori dela eta, hemen jarri nahi izan dizuet zuek erabilgarriago izan dezazuen nahi izanez gero.



Mundo Pacifico:


Blog hau haur hezkuntzari buruzkoa da ez bakarrik nire gaiarena baizik eta orokorrean gai guztien inguruan hiz egiten da. Gai asko lantzen dira bertan eta gainera bideo eta "enlace" ugari ditu. Benetan oso ondo dagoela uste dut, bisitatzera gonbidatzen zaituztet! 




Blog hau ere pasada bat da benetan!! Denetarik aurkituko duzue bertan ez bakarrik nire gaiarekin lotura duten sarrerak, guztiak haur hezkuntzarekin zerikusia dutenak dira.




Interesgarria suertatzea espero dut !!

     Ondo izan