Argazkiaren
iturria


Haur hezkuntzak gero eta garrantzia handiagoa ari da hartzen gaur egungo gizartean; hori dela eta haurrengan ahalik eta hezkuntza maila altuena sustatzea da gure helburua. Blog honen bidez, munduko Haur- hezkuntza adibideak erakutsi ez ezik , Euskal Herrian eta Estatuan egiten dena ere ikusi ahal izango duzue.


2011-03-18

Finlandiako hezkuntza



Gaur egun guztiok dakigu Pisa azterketetan finlandiarrak direla egun notarik altuenak atera dituztenak. Galdetuko duzue nola den posible 7 urterekin hasten badira irakurtzen eta idazten. Egia esan, nik uste dut gehien bat herrialde horretan hezkuntzak hartzen duen garrantziagatik dela hori. Magisteritzak 5 urte eta 5 urte eta erdi artean irauten du eta irakasleek oso posizio altua daukate gizartean hemen ingeniariak edo medikuak bezalaxe. Kontutan izan behar dute gu urrengo belaunaldien hezitzaileak izango garela eta oso garrantzitsuak garela gizarte honetan, hala ere, guztiok dakigu (irakaskuntzan ari garenok eta ariko garenok gutxienez) hori horrela ez dela gertatzen.

Finlandiako hezkuntzari gehiago jakin nahi baduzue hemen dauzkazue zenbait bideo: kataluniako telebistako berriaEspainian Finlandiar adibide bat, telebistan ateratako beste berria eta azkenik,  hiru atal dituen bideoa (1, 2, 3)