Argazkiaren
iturria


Haur hezkuntzak gero eta garrantzia handiagoa ari da hartzen gaur egungo gizartean; hori dela eta haurrengan ahalik eta hezkuntza maila altuena sustatzea da gure helburua. Blog honen bidez, munduko Haur- hezkuntza adibideak erakutsi ez ezik , Euskal Herrian eta Estatuan egiten dena ere ikusi ahal izango duzue.


2011-04-04

Italian, Montessoriren metologia

Maria Montesoriren metodologia Italian abian jarri zen arren, gaur egun mundu osoan zehar zabaldu da.


Maria Montessori (1870-1952), hezitzaile, zientzilari, mediku, psikiatra, filosofa, psikologa, kristaua, feminista eta humanista italiarra izan zen. Italian jaio zen familia burges fededun baten baitan. Garai haietan emakume batek irakasle izateko aukera zuen soilik, baina Montessorik Ingeniaritza, biologia eta medikuntza ikasi zuen. Italiako lehen mediku emakumea izan zen. Emakume eta umeengatik interesatzen zen eta gizartean bizi baldintzak duten ondorioez hitz egiten zuen. Ezintasun sensoriala zuten haurrekin lan egin zuen ikuspegi medikutik; pentsatu zuen beste ikuspegi batekin aztertu behar zuela, horrela ikuspegi pedagogikoekin hasi zen. - Zentzumenen bidezko ikasketan oinarritzen zen. - Irakaslea zuzendaria baino ez da eta haurrari materiala nola erabili baino ez dio erakusten. - Materiala autoebaluaziorako pentsatuta dago. - XX.mendearen erdialdean, 60-70. Hamarkadetan oso arrakastatsua izan zen printzipio hau eta gaur egun oraindik erabiltzen da. - Indibidualizazioa guztiz errespetatu egiten da. - Sistema hau 12 urterarte pentsatu zuten baina gehien bat haur hezkuntzarako erabilia izan da eta erabiltzen da. Metodo honek ere kritikak jaso ditu eta azpimarragarriena haur taldeak ez erabiltzearena izan da.

Informazio gehiago:

Montessori metodo



Hona hemen zenbait material interesgarri:

web orrialdea
montessoriren 4 printzipioak
Maria Montessoriren biografia film batean

No hay comentarios:

Publicar un comentario